Autobideko Zarauzko sarrera itxiko dute astelehen gauean, Donostiarako noranzkoan

Juan Luis Romatet 2025ko ira. 20a, 11:00

Autoak AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan.

Kanalizazio lan batzuk direla medio, hiru gauez jarraian itxita egongo da Zarauzko autobiderako sarrera, Behobiarako noranzkoan. Erabiltzaileek N-634 errepidea erabili beharko dute, eta Orioko lotunean sartu autobidera.

Zarauzko ekialdeko ordainlekua berritzeko lanak egingo ditu Bidegik datorren astean. Astelehen gauean hasita, ordainleku berrirako komunikazio eta kanalizazio zangak zabalduko dituzte. Horrek eragina izango du AP-8 autobideko Zarauzko. Izan ere, Behobiarako noranzko autobiderako sarrera hiru gauetan itxiko dute, lan horiek egiteko. 

Sarrera astelehenetik asteazkenera izango da itxita, 22:00etatik 05:00etara bitartean. Bidegik azaldu duenez, Zarautzerako irteera zabalik izango da, baita Bilborako sarrera ere. Aipatu lanak gauez egingo dituztela ere gaineratu, trafikoan ahalik eta gutxien eragiteko.

Alternatiba gisa, Behobia aldera egiteko, N-634 errepidea erabili beharko dela adierazi dute, Orioko lotuneraino. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide