Talaimendi helduen dantza taldeak martxan du plazako dantza ikastaroa

Julene Sorarrain 2025ko ira. 20a, 13:00

Dantzari baten zapatak.

Lehenengo saioa urriaren 1ean izango da, Kosta Tailerrean, 21:00etatik 22:00etara, eta euskal dantzak ikasi nahi dituzten herritarrei zuzenduta dago ikastaroa. 

Talaimendi helduen dantza eskolak, urtero bezala, dantzako ikastaroak jarriko ditu martxan. Besteak beste, erromeriako eta plazako euskal dantzak ikasi nahi dituzten herritarrei zuzenduta dago ikastaroa. 

Lehen saioa urriaren 1ean izango da, Kosta tailerrean, 21:00etatik 22:00etara bitartean. Ikastaroa 18 urtetik gorakoei dago zuzenduta, eta parte hartzeko interesa dutenek, Kosta Tailerrera jo dezakete lehen egunean. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide