Alzheimerraren Kontrako Nazioarteko Eguna da larunbat hau, irailaren 21a, eta urtean beste hainbat alditan bezala, gaur ere herriko boluntarioek informazio mahaia jarri dute. Ikastola aurreko plazan egon dira goiz-eguerdi partean Afagi elkarteari buruzko eskuorriak banatzen, eta nahi izan duenak diru ekarpena egiteko aukera ere eduki du. Izan ere, horretarako itsulapikoa ere jarri dute boluntarioek.
Gukari azaldu diote herritar askok eman dituela sos batzuk, eta goizaren amaieran gustura ziren, beste behin jasotako elkartasunagatik.