Ostargik prest du ikasturte berrirako eskaintza

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 16a, 10:15

Artxiboko irudian, Ostargiko ikasle batzuk elkartearen lokalean.

Irailaren 29an, astelehenarekin, abiatuko da ikasturtea, eta zabalik dago izena emateko epea. Joskintza, puntua eta kakorratza, patroigintza eta patchword eskolak eskainiko ditu elkarteak. 

Ostargi joskintza elkarteak dena prest du ikasturte berriari ekiteko. Joskintza, puntua eta kakorratza, patroigintza eta patchword eskolak eskainiko ditu elkarteak, eta izena emateko epea zabalik du. Horretarako bi bide jarri ditu: mezua idatzi daiteke ostargielkartea@gmail.com helbide elektronikora, edo 608 96 09 59 telefono zenbakira deitu daiteke. 

Ikasturtea hilaren 29an, astelehenarekin, hasiko dute. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide