Beteranoen Munduko Txapelketan lehiatu dira OAEko arraunlariak asteburuan

Julene Sorarrain 2025ko ira. 16a, 08:00

Iker Etxeberria, Juan Arratibel, Lars Bergner, J.A. Garmendia eta Eva Millares lehiatu dira, hain zuzen ere, Bañolasen jokatutako txapelketan. Guztira bederatzi estropadetan hartu dute parte eta askotariko emaitzak lortu dituzte.

Orio Arraunketa Elkarteko beteranoek ere hitzaldi garrantzitsua izan dute asteburuan, izan ere, Bañolasen (Girona, Herrialde Katalanak) lekukoa hartu duen Beteranoen Munduko Txapelketan izan dira lau egunez.

Bertan izan dira OAEko kluba ordezkatzen Iker Etxeberria, Juan Arratibel, Lars Bergner, J.A. Garmendia eta Eva Millares arraunlariak, eta guztira bederatzi estropadetan hartu dute parte. Horietatik, lau estropada Orioko klubaren izenean jokatu dituzte; beste lau, aldiz, klub ezberdinetako arraunlariekin osatutako ontzietan; eta estropada bat, azkenik, klub ezberdinetako gizon-emakume arraunlariekin osatutako ontzian.

Guztira 700 klubetik gora hartu dute parte lehiaketan, eta etxekoek "emaitza apalak" lortu dituzte, tartean 10. postua ontzi mistoen kategorian baita 26. postua ontzi konbinatuen kategorian.

Argazkiak: utzitakoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide