Ikusgai dago 'Ciaboga' aldizkaria, Oriok duela ehun urte irabazitako Kontxako Bandera oinarri duena

Intza Trula 2025ko ira. 13a, 14:21

Orioko arraunlariak 1925. urteko Kontxako Banderan.

Antonio Mari Uranga patroiarekin irabazi zuen Oriok Kontxako Bandera duela ehun urte, 1925. urteko irailaren 13an. Ciaboga aldizkariko zenbaki berrian estropada hartan gertatutakoak jaso dituzte.

Dagoeneko argitaratu dute Ciaboga aldizkariaren zenbaki berria, Orio protagonista duena. Izan ere, duela ehun urte, 1925. urteko irailaren 13an, Orio nagusitu zen Kontxako Banderan, Antonio Mari Uranga patroi zela. Hala, #Kontxa100 proiektuaren bederatzigarren edizioan, Orio ari da izaten protagonista nagusia.

Donostiako Euskal Itsas Museoak eta Aquariumek elkarlanean bultzatutako egitasmoa da #Kontxa100, eta xedea da mende bat atzera egin eta urte hartako Kontxako estropadaren ondare kulturala eta historikoa jasotzea. Estropada horretan gertatutakoak bildu eta kontatzeaz gainera, zenbait kirol proba ere antolatu dituzte horri lotuta. Hori horrela, interesa dutenek ondorengo lotura honetan iraku dezakete #Kontxa1925 argitalpena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide