Oria Bizi elkarteak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu datozen egunetarako

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 12a, 09:35

Arraunetxea. (Orioko Udala)

Aisialdiko arrauna probatu nahi duten 18 urtetik gorako herritarrentzat da deialdia. Irailaren 19an, 20an, 27an eta 28an izango dira ate irekiak.

Helduentzat ate irekien jardunaldia antolatu du Oria Bizi elkarteak. Aisialdiko arrauna probatu nahi duten 18 urtetik gorako herritarrentzat da deialdia, eta lau egun jarri dituzte aukeran arrauna probatzeko Arraunetxean: irailaren 19an, 20an, 27an eta 28an.

Izena eman nahi dutenek oriabizi2022@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezakete, edo 722 20 18 44 telefono zenbakira deitu.

Honakoa da ate irekien egutegi zehatza:

  • Irailak 19, ostirala: 16:00etatik 18:30era
  • Irailak 20, larunbata: 16:00etatik 19:00etara
  • Irailak 27, larunbata: 09:00etatik 11:00etara
  • Irailak 28, igandea: 09:00etatik 12:00etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide