River Box&Roll klubak herriko gaztetxoentzako boxeo ikastaroak eskainiko ditu aurrerantzean. Hain zuzen ere, 8 eta 14 urte bitarteko ikasleei zuzenduta egongo dira saioak, eta klubak zehaztu duenez, ostegunetan bilduko dira, 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko, interesdunek 650 90 04 17 zenbakira deitu edota riverboxroll@gmail.com helbidera idatzi dezakete.