Euskal Kopako lehen jardunaldia jokatuko dute asteburuan Orio Eragineko seniorrek

Julene Sorarrain 2025ko ira. 11a, 13:18

Orio Eragin eskubaloi taldea, entrenamendu batean. (Orio Eragin)

Orio Eragin eskubaloi taldeak denboraldi berria hasiko du asteburuan eta hainbat hitzordu izango ditu, Karelan nahiz etxetik kanpo. Seniorren taldeak, gainera, Euskal Kopako lehen jardunaldia jokatuko du Mundakan.

Orio Eragin eskubaloi taldeak asteburu honetan hasiko du denboraldi berria, eta hainbat hitzordu izango dituzte Karela kiroldegian nahiz etxetik kanpo.

Kadeteek eta infantilek lagunarteko partiduak jokatuko dituzte, baina seniorren taldeak, aldiz, hitzordu garrantzitsua izango du: Euskal Kopako lehen jardunaldia izango dute jokoan larunbatean, 12:00etan, Urdaibairen aurka. Mundakan (Bizkaia) izango da norgehiagoka, hain zuzen ere, eta bertaratu ezin dutenek zuzenean ikusteko aukera izango dute Urdaibai taldearen YouTubeko kanalean. Liga urriaren 11 eta 12ko asteburuan hasiko da, baina bitartean kopako partiduak izango dituzte tarteko.

Eskubaloi taldeko entrenatzaile Ander Agotek azaldu duenez, hilabete doaz lanean eta, "kopako partiduak aurre denboraldiko partiduak bezala" hartuko dituzte, "prestaketarekin jarraitzeko". Hona hemen asteburuko partida guztiak:

Ekainak 13, larunbata

  • 09:45. Kadeteen lagunartekoa: Kalefit Orio - Tolosa.
  • 11:30. Jubenilen Euskal Kopa: Dhemen Zipri Orio - Gran Camping Zarautz.
  • 11:30. Kadeteen lagunartekoa: Usurbil - Atxega Sukia Orio (kanpoan).
  • 12:00. Seniorren Euskal Kopa: Urdaibai Bilboats - Zuhegan Orio (Mundakan).
  • 15:30. Infantilen lagunartekoa: Boga Boga Orio - Saieko.
  • 17:00. Infantilen lagunartekoa: Sinergia Orio - Saieko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide