Udako denboraldia amaitzear da: ekainaren 14an hasi zen, eta hiru hilabete geroago amaituko da; hots, igande honetan, hilak 14. Bitarte honetan, egunero egon da sorospen zerbitzua 11:00etatik 20:00etara, eta horrekin batera, baita kabina zerbitzua ere, ordutegi berean.
Zerbitzua igandean amaituko denez, udalak kabinetako erabiltzaileei gogorarazi die beren gauzak pixkanaka erretiratzen joatea komeni zaiela, igande honetan kabinak hutsik uzteko.