Orio Arraunketa Elkarteko bost arraunlari lehiatuko dira gaurtik igandera Munduko Master Txapelketan

Onintza Lete Arrieta

Munduko txapelketan parte hartuko dute bost arraunlariak. (OAE)

Bañolasen (Katalunia) 747 arraun klubetako 5.395 ontzik parte hartuko dute, eta Orioko klubaren esanetan, munduko bigarren estropada handiena izango da. Oriotarrak 1x, 2x, 4x eta 8+ modalitateetan lehiatuko dira.

Orio Arraunketa Elkarteak (OAE) jakinarazi du etxeko bost arraunlari lehiatuko direla gaur hasi eta igandera bitartean Bañolasen (Katalunia) ospatuko den arrauneko Munduko Master Txapelketan.

OAEren arabera, 747 klubek parte hartuko dute 5.395 ontzirekin, eta hala, munduko bigarren estropada handiena izango da. "Adinaren ara bera, A-tik H-ra bitarteko kategori edo multzotan banatu eta arraun egingo dute diziplina guztietan", azaldu du klubak. OAEko bost beteranoek 1x, 2x, 4x eta 8+ modalitateetan parte hartuko dute. Gizonezkoen 8+ eta 8+ mixtoa estropadetarako, ontziak beste klub batzuetako arraunlariekin osatuko dituzte –tartean nazioarteko klubetako arraunlariekin–.

OAEk zorte onena opa die bere kideei, baita esperientziaz gozatzea ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide