Izena emateko epea zabaldu du Orioko Atletismo Taldeak

Julene Sorarrain 2025ko ira. 10a, 08:00

Kamel Ziani Atletismo Taldekoak Gipuzkoako Txapelketan.

Atletismo saioak LHko eta 2012. urtetik aurrerako ikasleei zuzenduta daude, eta iraila eta urria bitartean hasiko dira.

Orioko Atletismo Taldeak atletismo saioak eskainiko dizkie ikasturte honetan ere LH mailako eta 2012. urtetik aurrera jaiotako ikasleei. Guztira lau multzo osatu dituzte: LH 1tik LH 3ra bitarteko ikasleak; LH 4tik LH 6ra bitartekoak; LH 5etik LH 6ra bitartekoak; eta azkenik, 2012. urtetik aurrera jaiotako ikasleak. Hona hemen entrenamenduen ordutegia:

  • LH 1 - LH 3: ostegunak, 17:15etik 18:15era. Urriaren 2an hasiko dute ikasturtea.
  • LH 4 - LH 6: ostegunak, 17:50etik 18:50era. Urriaren 2an hasiko dute ikasturtea.
  • LH 5 - LH 6: astearteak, 17:30etik 18:30era. Irailaren 30ean hasiko dute ikasturtea.
  • 2012. urtetik aurrerakoak: astelehenak, 16:45etik 17:45era. Irailaren 29an hasiko dute ikasturtea.

Izen-ematea zabalik dago eta atletismo taldeko irakasleekin jarri daiteke harremanetan parte hartzeko. Kameli deitu daiteke 699 94 08 88 zenbakira, edo Aitorri, 665 75 68 11 zenbakira. Izena emateko kamelaitor@gmail.com helbidera ere idatzi daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide