Oraindik izena eman daiteke Zaharren Babeslekuak Segoviara antolatutako bidaian

Julene Sorarrain 2025ko ira. 9a, 10:30

Segoviako Alkazarra. (pixabay)

Azaroaren 7tik 9ra iraungo du bidaiak, eta hiriko nahiz inguruko atrakzio ospetsuak ezagutuko dituzte.

Zaharren Babeslekuak hiru eguneko bidaia antolatu du Segoviara (Espainia). Azaroaren 7tik 9ra iraungo du bidaiak, eta hiriko nahiz inguruko atrakzio ospetsuak ezagutuko dituzte, besteak beste La Granja de San Ildefonso eta Pedraza.

Bidaiak 400 euroko kostua izango du (pertsonako 148 euroko gehigarriarekin). Interesdunek oraindik izena eman dezakete, autobusa bete arte, eta horretarako 626 471 423 (Txomin) zenbakira deitu edota idatzi beharko dute.

Egitaraua

  • Azaroak 7, ostirala. Bidaia Oriotik Segoviara. Otordua Pedrazan egingo dute eta herria bisitatzeko aukera izango da. Gaua San Antonio El Real hotelean igaroko dute. Hotelean bertan afalduko dute. 
  • Azaroak 8, larunbata. Segoviako bisita gidatua. Bazkaria hiriko jatetxe batean egingo dute, eta arratsaldea libre izango dute hiria ezagutzeko. 
  • Azaroak 9, igandea. Gosaldu ostean, La Granja de San Ildefonso bisitatuko dute. Bazkaria Lerman egingo dute, eta ondoren etxera itzuliko dira. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide