'Ciutat per a qui l'habita, no per a qui la visita' (2019-05-02)

Joxemari Olasagasti 2025ko urr. 14a, 11:40

'Ciutat per a qui l'habita, no per a qui la visita'. (Joxemari Olasagasti)

Aia-Orio Guka aldizkariko iraileko Izpiak eta Hizkiak ataleko irudia da honakoa. Joxe Mari Olasagasti da argazkiaren eta testuaren egilea.

Mallorcako Palma (Herrialde Katalanak) hiriburuko alde zaharreko kaleetan barna pasian. Etxebizitza bateko balkoian zintzilikaturik bandera horia ikusi eta oriotarra izanik, jakina, atentzioa deitu. Zer jartzen ote du… Inguratu eta han argi eta garbi esaldi mamitsua. Katalanez jakin ez arren, ondo ulertzen den mezua.

Bertako herri talde batean sorturiko plataformaren leloa omen, turistifikazioari eta horrek eragindako gatazkei aurre egiteko asmoz.

Gai potoloa horixe, gure artean ere eztabaida maiz sortzen duena. Ez dago oso urrutira joan beharrik turistifikazioa 'dastatzeko'.

Hemen uzten dut mezua: hiria bertan bizi direnentzat, ez bisitatzen dutenentzat.

Norberak hausnar dezala.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide