Guztientzat eskuragarri den surfa

Erredakzioa 2025ko ira. 6a, 15:08

Parte hartzaileak gustura aritu dira Berdin-Berdinak elkarteak eta Orioko Surf Taldeak gaur goizean antolatutako saio inklusiboan.

Surf saio inklusiboa egin dute gaur goizean Antilla hondartzan, Berdin-Berdinak elkarteak eta Orioko Surf Taldeak elkarlanean antolatuta. Dibertsitate funtzionala duten makina bat herritar animatu dira egitasmoan parte hartzera eta olatuak hartzeko esperientzia ederra bizitzeko aukera izan dute, surf taldeko kideen laguntzarekin.

Jardunaldi benetan polita igaro dute neska-mutilek, baita haien gurasoek eta gertukoek ere, eta, beste urte batez, argi geratu da surfak ez daukala mugarik, edonork egin dezakeen kirola dela. Goiza biribiltzeko, azkenik, hamaiketakoa egin dute lagunartean, klubaren kanpoaldean, giro ona lagun izan dutela.

Argazkiak: Onintza Lete Arrieta

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide