Reggae Gaua, gau giro ederrean

Mireia Galarza Bastida 2025ko ira. 6a, 13:00

Orioko ZAAF talde berriak eskainitako musikaz gozatu zuten hainbat oriotarrek. Segidan, Hereje Fighters talde mitikoa igo zen oholtza gainera.

Orioko Surf Taldeak antolatuta, Reggae Gauaz gozatu zuten hainbat oriotarrek atzo iluntzean. Gau giro ederra egin zuen, aproposa Orioko ZAAF talde berriak eskainitako musikaz gozatzeko. Segidan, Hereje Fighters talde mitikoa igo zen oholtza gainera.

Bestalde, kontzertuak hasi aurretik marmitakoa afaltzeko aukera ere izan zuten herritarrek, 21:00 aldera. Kontzertuak, berriz, 22:00etan hasi ziren, eta gauari amaiera emateko, DJ saioa ere izan zen.

Argazkiak: OST

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide