Orio Eragin eskubaloi taldeak gurasoentzako bilerak antolatu ditu datorren asterako

Julene Sorarrain

Orio Eragin Zuhegan taldeko jokalari seniorrak.

Irailaren 8an, astelehenarekin, bilduko dira Salatxo aretoan denboraldi berriko azalpen guztiak emateko. Bilerak LH3tik DBH1era bitarteko jokalarien gurasoei zuzenduta daude.

Denboraldi berria hastear da, eta Orio Eragin eskubaloi klubak, aurtengo ikasturteari begira, guraso bilerak antolatu ditu datorren asterako. Hain zuzen ere, irailaren 8an, astelehenarekin, izango dira hitzorduak, eta klubetik adierazi dutenez, "oso garrantzitsua" baita gurasoen parte-hartzea.

Guztira bi bilera antolatu dituzte: alde batetik, arratsaldeko 19:00etan, LH3tik LH6rako jokalarien gurasoentzat; eta bestetik, 19:45ean, DBH1eko jokalarien gurasoentzat. Salatxo aretoan emango dituzte denboraldi berriko azalpen guztiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide