Kontxako estropadak jokatuko dituzte irailaren 7an eta 14an, Donostian. Arraunzale kopuru handia bilduko da hiriburuan, eta jendearen joan-etorria errazteko tren zerbitzua areagotuko du Euskotrenek, aipatu bi igandeetan. Goizetan gehituko du zerbitzua; arratsaldez, bestela ere, ordu erdiro izango dira trenak Donostiatik bueltatzeko.
Irailaren 7an eta 14an, goizez, honako orduetan izango dira trenak Zumaiatik Donostiara artean: 08:00, 08:30, 09:00, 09:11, 09:30, 10:00, 10:30 eta 11:00etan.