Hereje Fighters eta ZAAF taldeek girotuko dute Orioko Reggae Gaua

Julene Sorarrain 2025ko ira. 1a, 16:00

Hereje Fighters taldea. (utzitakoa)

Orioko Surf Taldeak antolatuta, Reggae Gaua ospatuko dute beste urte batez datorren ostiralean. Surf taldearen lokalean izango da festa, eta kontzertuak hasi baina lehen, marmitakoa afaltzeko aukera izango da.

Orioko Surf Taldeak antolatuta, Reggae Gaua ospatuko dute beste urte batez asteburu honetan. Hain zuzen ere, ostiralean izango da ospakizuna, surf taldearen lokalean, eta aurten estreinakoz, ZAAF talde berriak emango dio hasiera festari. Jarraian, Hereje Fighters talde mitikoa igoko da oholtza gainera.

Bestalde, kontzertuak hasi aurretik marmitakoa afaltzeko aukera ere izango dute herritarrek, 21:00 aldera. Kontzertuak, berriz, 22:00etan hasiko dira, eta gauari amaiera emateko, DJ saioa ere izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide