Aia

Astelehenetik aurrera Kultur Etxean erosi ahal izango dira 'Arizona' antzezlanerako eta Gariren kontzerturako sarrerak

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 5a, 08:00

'Arizona' antzezlaneko irudi bat. (Utzitakoa)

Sarrerak online egon dira salgai, baita bonoak ere, eta astelehenetik aurrera, aurrez aurreko salmentari ekingo diote.

Aiako Probalekuan izango da zer gozatua urtea amaitu aurretik. Udalak eta turismo sailak antolatuta, bi ikuskizun eskainiko dituzte, bat urriaren 4an, eta bestea azaroaren 29an.

Aurten estreinatu duten Arizona antzezlana emango dute aurrena –Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreen eskutik–, eta Gariren kontzertua, ondoren. Horrek 30 urte bete ditu bere bakarkako ibilbideari ekin zionetik, eta emanaldi berezia izango da, beraz.

Sarrerak aiaturismoa.eus atari digitalean daude salgai, eta bonoa erosteko aukera dago bietara joan nahi izanez gero. Astelehenetik aurrera, berriz, sarrerak Kultur Etxean bertan erosi ahalko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono zenbaki honetara deitu daiteke: 943-13 09 24.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide