Iraila iristearekin bat, Orioko Odol Emaileen Elkarteak antolatu du ikasturte berriko aurreneko odol ateraldia. Ostiralean izango da, hilaren 5ean, 16:30etik 20:30era. Oraingoan ere Orioko Herri Ikastolaren DBHko eraikinera joan beharko dute odola eman nahi duten herritarrek –anbulatorioan izaten zen hitzordua lehen–. Ez da beharrezkoa aurrez ordua hartzea, baina lehentasuna izango dute ordua hartuta joaten direnek. Horretarako bi bide daude: online, gotatanta.eus webgunean izena emanda, edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.
Orioko Odol Emaileen Elkarteak herritar guztiak animatu ditu elkartasun ekintza horretan parte hartzera.