Moilako itsasontzietara sartzea debekatuta dagoela ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak

Onintza Lete Arrieta 2025ko abu. 31a, 10:00

Baporeak moilan. (Guka)

Uda sasoian ohikoa da herritarrek bainu bat hartzea moilan, baita bertatik nahiz zubitik jauziak egitea ere. Batzuek itsasontzietatik ere egiten dute jauzi, eta erakundeak moilako hainbat puntutan jarri du oharra ikusgai.

Itsasontzietara sartzea debekatuta dago. Hala dio Eusko Jaurlaritzak moilako hainbat puntutan itsatsi dituen paperetan. Eta argudio argia ematen du: "Baimenik gabeko sarbidea eta eragindako kalteak kode zibilaren aurkako urraketak dira". Besterik ez dio oharrak, baina ulertzen da debekuari kasurik ez egiteak ondorioak ekar ditzakeela.

Ez da kasualitatea oharra uda partean jarri izana. Izan ere, ohikoa da herritarrek bainu bat hartzea moilan urteko garai honetan, eta baita moilatik nahiz zubitik jauziak egitea ere. Batzuek itsasontzietatik ere egiten dute jauzi, eta horren harira atera du oharra erakundeak.

Jaurlaritzak moilan itsatsitako oharra. (Onintza Lete Arrieta)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide