Radio Rebeldek kontzertua eskainiko du gaur Villa Antilla Hotelean

Aiora Arriola

Radio Rebelde musika taldea kontzertua eskaintzen. (Utzitakoa)

80. eta 90. hamarkadako pop eta rock estiloko arrakastak entzuteko aukera egongo da Nagore Fernandez eta Xabi Mendiluzeren eskutik. 20:30etan hasiko da emanaldia.

Radio Rebelde musika taldeak kontzertua eskainiko du gaur, osteguna, Orioko hondartzan kokatua dagoen Villa Antilla hotelean. Nagore Fernandez eta Xabi Mendiluze musikariek osatzen dute taldea, eta 80. eta 90. hamarkadako pop eta rock estiloko abestien bertsio akustikoak jotzen dituzte. 20:30ean hasiko dira ingurua girotzen hoteleko terrazan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide