Zaharren Babeslekuak eskulanetako ikastaroak antolatu ditu

Julene Sorarrain 2025ko abu. 31a, 08:00

Eskulanak egiteko materiala. (Pixabay)

Bihar zabalduko dute izen-ematea eta hilaren 24ra arte egongo da horretarako aukera.

Zaharren Babeslekuak antolatuta, eskulanetako ikastaroak eskainiko dituzte beste urte batez. Askotariko eskulanak egingo dituzte eta egokiak dira "bai emakumeentzat eta bai gizonentzat". Izena emateko epea zabalik egongo da bihartik irailaren 24ra arte, eta interesdunek Zaharren Babeslekura joan beharko dute (Herriko Plaza, 1).

Bestalde, urriaren 8tik aurrera bingo saioak egingo dituzte asteazkenero Kultur Etxean, 16:30etik 18:30era. Parte hartzeko beharrezkoa da Zaharren Babeslekuko kide izatea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide