Udako oporraldiaren amaiera iristear da, eta merezitako agurra emateko asmoarekin, Mola Fest jaia antolatu du Mola Mola tabernak beste urte batez.
Larunbatean izango da ospakizuna, arratsaldeko 17:30etik aurrera, eta hainbat musikari arduratuko dira tabernako terraza girotzeaz. Julio Sanrizzek emango dio hasiera festari, eta ondoren Narru eta Egurreren txanda izango da herritarrak dantzan jartzeko. Eguna amaitzeko, Xanti Irazustak DJ saioa eskainiko du.
Gainera, udako azken festaren atarian, Onavibe taldearen kontzertua eskainiko dute gaur, hondartzako tabernaren terrazan, 20:00etan hasita. Igandean ere izango da ospakizunik: Baila Baila Hindy Hop dantza saioa egingo dute asteburua biribiltzeko.