Malaka Jazz taldeak kontzertua emango du gaur Mola Mola tabernan

Aiora Arriola

Malaka Jazz taldea Gasteizko Jazz Up jaialdian.

Asteazken euritsua girotzeko, kontzertua eskainiko da hondartzako tabernan, 19:30etik aurrera. Astean zehar beste zenbait kontzertu ere eskainiko dira.

Eguraldi txarra gaurko protagonista izan arren, hondartzako Mola Mola tabernan ez dago aitzakiarik, Malaka Jazz taldeak kontzertua eskainiko baitu arratsaldeko 19:30etik aurrera Gon, Ager, Aitor eta Beltranen eskutik. 

Pasa den hilean ere leku eta ordu berean eskaini zuten emanaldia, eta arrakasta handia izan zuen jazzeko taldeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide