2025-2026 ikasturtean matrikulatzeko bigarren deialdia irailaren 1ean zabalduko du Danbolin Musika eta Dantza Eskolak. Hilaren 9ra egongo da zabalik epea, eta egungo ikasleak zein berriak matrikulatu ahal izango dira.
Ikasketak Ikasturtea irailaren 11n hasiko da, ostegunarekin, eta hau da eskaintza:
1. maila (4, 5, 6 eta 7 urtekoak)
- Musika eta mugimendua.
- Instrumentuak (7 urtekoak): txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa
2. eta 3. maila (8 urtetik aurrera)
- Musika-mintzaira (2. maila).
- Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
- Euskal dantza.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko Danbolin Musika eta Dantza Eskolara joan daiteke (Iturbide kalea, 18.), baita 943-83 37 27 zenbakira deitu edo danbolin@orio.com helbidera idatzi ere.