Eguraldiagatik, zinema emanaldia herriko plazan eskainiko dute

Aiora Arriola

Artxiboko irudian, Orioko herriko plaza.

Gaur gauean hondartzan eskaintzea aurreikusten zuten Buffalo Kids filma Herriko Plazan proiektatuko dute eguraldiaren iragarpena dela eta. Iragarritako orduan hasiko da, 22:00etan.

Eguraldiaren iragarpena dela eta, gaur iluntzean hondartzan egitekoa zen zinema emanaldia Herriko Plazara lekualdatzea erabaki du udalak. Buffalo Kids haurrentzako animaziozko filma proiektatuko dute, 22:00etatik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide