Karela kiroldegia itxita egongo da udako oporrak tarteko

Aiora Arriola

Orioko Karela kiroldegia.

Urtero bezala, bi astez itxiko dituzte kiroldegiko ateak, udako oporrak direla-eta. Erabiltzaileek Mugiment kirol txartelaren zerbitzua erabilgarri duen beste kiroldegietara joateko aukera izango dute bitarte horretan.

Abuztuaren 18tik 31ra, Karela kiroldegia itxita egongo da goizez eta arratsaldez, udako oporrak direla tarteko. Hala ere, Karela itxita egon arren, bi aste horietan zehar, erabiltzaileek Mugiment kirol txartela erabilgarri duten eta irekita mantenduko diren beste kiroldegietara joateko aukera izango dute.

Zerbitzu horrekin bat egiten duten Gipuzkoako udalerriak honako hauek dira: Alegia, Amezketa, Andoain, Anoeta, Antzuola, Arrasate, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Ezkio-Itsaso, Getaria, Hernani, Hondarribia, Ibarra, Idiazabal, Ikaztegieta, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mendaro, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orereta, Orio, Ordizia, Ormaiztegi, Pasaia, Segura, Soraluze, Tolosa, Urretxu, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zegama, Zestoa, Zumarraga eta Zumaia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide