Ur musika taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean Mola Mola tabernan

Aiora Arriola 2025ko abu. 13a, 10:30

UR musika taldeko kideak. (Utzitakoa)

19:00etan izango da Azkoitiko taldearen kontzertua. Horrez gain, zapatuan eta igandean, Joseba Madd DJaren eta Filipe Court musikariaren emanaldiak izango dira.

Ostiral honetan Ur musika taldearen kontzertua izango da Mola Mola tabernan. 19:00etatik aurrera entzun ahal izango dira Azkoitian sortutako funk, disco eta indie estiloak uztartzen dituen musika taldearen doinuak.  Kaleratu berri duen Barrenak hausten diskoko abestiak plazaratuko ditu taldeak.

Horrez gain, larunbatean Coffee Party emanaldia eskainiko du Joseba Madd DJak, eta musikak ingurua girotzen duen bitartean, zuzenean margotzeko aukera ere egongo da Junio Arzaken eskutik. 10:00etatik 13:00etara izango da horretarako aukera Mola Molan bertan.

Igande arratsaldean, berriz, Filipe Court musikariaren kontzertua izango da, 18:30etik aurrera. Estilo askotariko abestiak jotzen dituen arren, haren doinuak akustikoaren, musika brasildarraren eta pop latino modernoaren artean koka daitezke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide