Aurreko astean zabaldu zuten Orioko Eraginen eskubaloi eskolan izen emateko epea, eta irailaren 30era arte egongo da horretarako aukera, egun hori barne. 2014 eta 2017 urteen bitartean jaiotakoei zuzenduako deialdia da zabaldu dutena, eta interesa dutenek esteka honen bitartez egin beharko dute izapidea.
Irailetik aurrera egingo dituzten entrenamendu saioen ordutegiak desberdinak izango dira, mailaren arabera. LH 6. mailakoek, esaterako, asteazkenero izango dute entrenamendua, 17:30etik 18:30era Zaraguetan edo Karela kiroldegian. LH 3., LH 4. eta LH 5. mailakoek, berriz, ostegunero joan beharko dute entrenatzera, 17:30etik 18:30era, Zaraguetara edo Karela kiroldegira.
Iraila gerturatzen doan heinean, informazioa zehazten joango direla azpimarratu dute Eragin eskolakoek.