Orio Arraunketa Elkartearen dendak ordutegi desberdina izango du aste honetan

Aiora Arriola 2025ko abu. 12a, 11:30

Orio Arraunketa Elkartearen postua. (Orio Arraunketa Elkartea)

Zarauzko ikurriñaren estropada izango da asteburuan, eta Zarauzko pasealekuak  horiz koloreztatzeko asmoz, Orio Arraunketa Elkartearen denda irekita egongo da ostiralean eta larunbat goizean.

Badator Zarauzko ikurriñaren estropada, eta herriko neska-mutilei Zarauzko pasealekuan animoak emateko eskatu du Orio Arraunketa Elkarteak.

Horregatik, Zarautzen kolore horia falta ez dadin, dendaren ordutegia aldatu dute aste honetarako, estropadak jokatu baino lehenago herritarrek klubeko kamisetak eta oroigarriak erostera joateko aukera izateko.

Hendaia plazan kokatutako dagoen dendaren aste honetan ordutegia honako hau izango da: ostiralean, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik; larunbatean, berriz, 10:30etik 13:30era.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide