Oraindik lekua gelditzen da asteburuan hasiko den denboraldian Realak Anoetan jokatuko dituen partidak ikustera joateko jarriko duten autobus zerbitzuan. Talde txuri-urdinak etxean jokatzen duen aldiro, Oriotik irtengo da autobusa, eta joan-etorri horiek egin nahi dituenak oraindik ere eman dezake izena, Uranga burdindegian.
2025-2026 denboraldiko autobuserako bonua 120 euro ordaindu beharko dute 18 urtetik gorakoek; 15 urtetik 17ra bitartekoek, berriz, ehun euro; eta 14 urtera artekoek, aldiz, 80 euro.