Orioko Udalak informatikari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia zabaldu du

Onintza Lete Arrieta

Pertsona bat ordenagailuarekin.

Interesa dutenek asteazkena, hilak 13, izango dute izena emateko azken eguna. Lanaldi osoko behin-behineko kontratua izango da.

Orioko Udalak informatikari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia zabaldu du. Lanaldi osoko behin-behineko kontratua izango da, goizez. Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da, eta hautagaiek asteazken honetara arte, hilak 13, izango dute aukera izena emateko.

Eskaintzaren kodea 162025008737 da eta xehetasunak Lanbideko atarian daude eskuragarri. Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide