Errepide lanetan ari dira Andatzako bidean, Oriotik Aiara doan norabidean

Aiora Arriola

Andatza bideko errepide lanak. (Onintza Lete Arrieta)

Errepidea berritzen dabiltza egun hauetan, eta bi aldeetako errailak txandaka irekitzen eta ixten ari dira bide hasieran.

Errepideko lanak direla eta, ilara txikiak ari dira sortzen Oriotik Aira dagoen Andatzako bidean. Atzo hasi ziren alde bateko erraila konpontzen, eta, gaur, beste aldearekin dabiltza lanean. Horregatik, bi aldeetako errailak txandaka irekitzen eta ixten ari dira ibilgailuak arazorik gabe pasa daitezen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide