Ana Goitiaren 'Katana' bakarrizketa datorren ostegunean iritsiko da Oriora

Aiora Arriola

Ana Goitia. (utzitakoa)

Abuztuaren 14an eskainiko du umoregileak Katana bakarrizketa Gure Zirkuan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Datorren ostegunean, abuztuaren 14an, Katana bakarrizketa eskainiko du Ana Goitiak Gure Zirkuaren agertokian. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da ikuskizuna, eta, gai asko landuko ditu bertan umoregileak: egungo musika eta horri egiten zaion marketina, “sold out”aren moda, kontzertuetan guraso zein haurrak egotearen joera, matxismoa, lodifobia…

Sarrera bakoitza hamar euroren truke eskuratu daiteke Gure Zirkuaren atarian edo webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide