Orioko futbol eskolako belaunaldi berriak prest daude zelaira salto egiteko

Aiora Arriola 2025ko abu. 7a, 10:01

Orioko Futbol Taldeko partida bat.

Orioko futbol eskolan, benjamin eta kimu kategorietan, 153 haur daude datorren denboraldirako izena emanda. Gaztetxo horien ehuneko hamabost aiarrak dira.

Ikasturte berria indartsu hasteko prest daude Orioko eta Aiako haurrak. Izan ere, datorren denboraldian jokatu ahal izateko, benjaminen eta kimuen kategorietan 153 haurrek eman dute izena futbol eskolan.

Oso parekatuta geratu dira bi mailak: 77 gaztetxo ariko dira benjaminetan baloiarekin jolasean, eta 76 lagun, berriz, kimuetan. Izena eman duten herritar guztien %30, gainera, neskak dira, eta, %15 aiarrak.

Orioko futbol eskolak eskerrak eman dizkie izena eman duten guztiei, parte hartzea handia izan delako, eta irailaren 15ean elkar ikusiko dutela azpimarratu du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide