Martin Iriondo: "Helburua lortuta dago jada, alegia, Europara iristea"

Aiora Arriola

Martin Iriondo Kamel Ziani atletismo taldeko korrikalaria. (Utzitakoa)

Atleta gaztea bihar aritko da 20 urtez azpikoen Europako Atletismo Txapelketan. Hark garrantzitsuena esperientziaz gozatzea dela azaldu dio Gukari.

Martin Iriondo oriotarrak bihar parte hartuko du gaurtik abuztuaren 10era arte Finlandian jokatuko den Europako Atletismo Txapelketan. 5.000 metroko distantzian ariko da, 20 urtez azpikoen kategorian.

Apirilean lortu zuen 5.000 metroko Europako gutxieneko marka, eta, maiatzera arte Ameriketako Estatu Batuetan egon ondoren, denboraldia amaitu eta gero sasoian zegoela erakutsi beharra zuen. Hain zuzen, aurreko astean seigarren postua lortu zuen Espainiako Txapelketan, eta, horri esker, Europako Txapelketarako hautatua izan da. "Helburua jada lortuta dago, alegia, Europara iristea",  adierazi dio hark Gukari.

Iriondok azaldu du udan sasoiari eustea ez dela hain erraza, eta gehiago entrenatzea gustatuko litzaiokeen arren, lortutakoarekin pozik dagoela. Orain, Europako esperientziaz gozatu nahi du lagunekin batera, eta jende berria ezagutu, hori baita, haren esanetan, korrika eginda gustura gelditzeaz gain, bizitzear den aukerak ematen dion gauzarik garrantzitsuena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide