V. Eragin Torneoa jokatuko dute Karelan abuztuaren 8an

Julene Sorarrain

Orio Eragin eskubaloi taldeko jokalari bat.

Irungo CD Bidasoa eta Iruñeko Anaitasuna SCDR taldeak lehiatuko dira txapelketan. 19:00etan hasiko da lehia, eta txartelak leihatilan edota online eskuratu daitezke. 

Orio Eragin eskubaloi klubak V. Eragin Torneoa antolatu du abuzturako Karela kiroldegian. Hilaren 8an jokatuko dute norgehiagoka, eta Irungo (Gipuzkoa) CD Bidasoa eta Iruñeko Anaitasuna SCDR taldeak lehiatuko dira.

Txapelketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta sarrerak leihatilan edota Orio Eragin klubaren webgunean eskuratu daitezke, bost euroren truke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide