Hainbat emanaldi eskainiko dituzte asteburuan Mola Mola tabernan

Aiora Arriola

Mola Mola taberna.

Abuztuaren hasierarekin batera, bi emanaldi eskainiko dira ostiralean eta larunbatean hondartzako tabernan arratsaldea girotzeko.

Hainbat emanaldi emango dira asteburuan Mola Mola tabernan hilaren hasiera girotzeko. Abuztuaren 1ean, ostiralean, Soulnettes taldeak eskainiko du kontzertua arratsaldeko 19:30ean. Abuztuaren 2an, berriz, Divorce from NY & Piek taldearen emanaldia egongo da, hau ere arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide