Orioko Udalak zazpi puntuko udalbatzarra egingo du asteazken arratsaldean, hilak 30, 19:30ean hasita. Udaletxeko udalbatzar aretoan egingo dute uztaileko ohiko bilkura, eta beti bezala, udalbatzarra zuzenean ikusteko aukera egongo da webgune honetan.
Landuko dituzten puntuen artean dago onarpena ematea, egoki bada, udal kiroldegiaren eta beste edozein udal kirol eraikinen erabileragatik ezarritako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.
Honakoa da ekaineko udalbatzarreko gai zerrenda:
- 2025eko bigarren hiruhileko berankortasun txostenaren berri ematea.
- 2025eko udal aurrekontuaren bigarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.
- Onartzea, egoki bada, udal langileen eta kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin betetzen duten udal korporaziokideen ordainsarien %0,5eko igoera gehigarria, eragina 2024ko urtarrilaren letik aurrera izango duena.
- Onartzea, egoki bada, 2025eko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrendaren aldaketa.
- Onartzea, egoki bada, udal kiroldegiaren eta beste edozein udal kirol eraikinen erabileragatik ezarritako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.
- Atxikitzea, egoki bada, Klimarako eta Energiarako alkateen itunari.
- Eskariak eta galderak.