Getxoko XX. Estropada irabazi zuten Badok 13ko arraunlariek pasa den larunbatean. 2025eko denboraldia amaituta, laugarren aldiz irabazi du beteranoen liga Orioko ontziak. Aurten hamabi estropadatan lehiatu dira etxekoak, eta guztira hamar bandera irabazi dituzte. Beraien atzetik sailkatu dira Donostiako Fortuna eta Getxo.
Liga irabazteaz gain, Orioko beteranoek beste hainbat garaipen garrantzitsu izan dituzte aurtengo denboraldian, hala nola ekainean Bermeon (Bizkaia) ospatu zen Euskal Herriko txapelketakoa edota aurten lehen aldiz ospatu den Espainiako Txapelketakoa; azken horretan bigarren postua eskuratu zuten, "lehen postutik segundu eskas batera". Gainera, neguko txapelketak kontuan hartuta, guztira 14 estropada irabazi dituzte, tartean Orioko Jaitsiera.
"Denboraldi borobila izan da gure arraunlari beteranoek egindakoa. Orain atsedena hartu, eta urritik aurrera hurrengo denboraldiari begira hasiko dira lanean".
Argazkiak: Luisma Luengo eta Iñaki Suarez.