Iritsi da Gure Zirkua Oriora

Maria Maya Manterola 2025ko uzt. 27a, 16:30

Mendibeltz futbol zelai ondoko berdegunean ezarriko dute karpa, aurreko urteetan egin bezala. Guztira, hamalau emanaldi eskainiko dituzte abuztuan zehar.

Dagoeneko iritsi da Gure Zirkua. Izan ere, beste urte batez, geldialdia egingo du udan Orion. Mendibeltz futbol zelai ondoko berdegunean ezarriko dute karpa, aurreko urteetan egin bezala.

Guztira, hamalau emanaldi eskainiko dituzte abuztuaren 1etik 23ra artean. Sarrerak online erosi behar dira, eta dagoeneko eskuragarri daude. Abuztuaren 1ean, 3an, 8an eta 22an, 19:00etan izango dira saioak; abuztuaren 15ean, 16an, 17an eta 23an, aldiz, 12:00etan izango dira; eta abuztuaren 2an, 9an eta 10ean, berriz, goizez nahiz arratsaldez eskainiko dituzte emanaldiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide