Asteazkenean amaituko da futbol eskolan izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta 2025ko uzt. 27a, 08:30

Pertsona bat futboleko baloia hanketan duela.

2014 eta 2017 urteen artean jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena Orioko Futbol Taldearen eskolan. Horretarako galdetegi bat bete beharko dute. Entrenamenduak astelehenetan izango dira, eta bestelako hainbat xehetasun ere jakinarazi dute dagoeneko.

2025-2026 futbol denboraldia hasteko ez da askorik falta, eta Orioko Futbol Taldeak gogorarazi du zabalik dagoela futbol eskolan izena emateko epea. Hori asteazkenean, hilak 30, amaituko da. Izena galdetegi hau betez eman behar da. Galdetegian bertan jarri dute hainbat xehetasun; esaterako, entrenamenduak astelehenetan izango direla, horien ordutegia zein izango den, eta zein den urteko kuota eta erosi beharreko ekipamendua.

Denboraldiko lehenengo entrenamendua irailaren 15ean egingo dutela ere zehaztu dute, baita azkena ekainaren 4an izango dela ere. Zalantzarik izanez gero futbol eskolako arduradunari deitzeko eskatu dute (Inaxio: 640 06 19 49).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide