Zazpigarren eta zortzigarren jardunaldiak jokatuko dituzte bihar eta etzi Euskotren eta Eusko Label ligetako ontziek, eta hantxe izango dira Orio Arraunketa Elkarteko bi ontziak, biak lider beren sailkapenetan. Bizkaian hasiko dute asteburua, Getxon, eta hurrengo egunean, Castron jarraitu (Espainia). Ohiko orduetan hasiko dituzte lehiak: larunbatean emakumezkoek 17:25ean eta gizonezkoek 18:21ean; igandean, berriz, 11:25ean eta 12:21ean.
Oriotarren hirugarren ontziak, KAE2 ligakoak, berriz, hitzordu bakarra izango du asteburu honetan: bihar, Bizkaian, Muruetan, jokatuko dute estropada, 19:00etan hasita. Estropada eremu berria da hori, gainera, traineruentzat. Liga horretan ere nagusi da Orio sailkapen nagusian.
Asteburuko estropaden atarian, honela daude hiru ligetako sailkapenak: