Zirkulazio arazo handiak daude AP-8 autobidean Orio inguruan, arratsaldean gertatutako istripu batek eraginda. Duela bi ordutik itxita dago autobidea Usurbil parean Bilborako noranzkoan, eta ilarak Donostiara arte daude, bidaiari batzuek Gukari azaldu diotenez.
Beste batzuek esan dute, berriz, autobideko egoeraren ondorioz, N-634 errepidean ere ilara luzeak sortu direla, eta minutu mordoa daudela ez aurrera ez atzera, Usurbil eta Orio artean, geldirik.