Malaka Jazz taldeak kontzertua emango du gaur Mola Mola tabernan

Aiora Arriola 2025ko uzt. 23a, 12:00

Malaka Jazz taldea Gasteizko Jazz Up jaialdian.

Asteazken euritsua girotzeko, kontzertua eskainiko da hondartzako tabernan, eta astean zehar artista gehiagoren emanaldiak ere egongo dira.

Eguraldi txarra gaurko protagonista izan arren, hondartzako Mola Mola tabernan ez dago aitzakiarik, Malaka Jazz taldeak kontzertua eskainiko baitu arratsaldeko 19:00etatik aurrera Gon, Ager, Aitor eta Beltranen eskutik.

Hortaz gain, astean zehar ere beste zenbait emanaldi egongo dira. Bihar, saltsa dantza tailerra 19:00etan izango da, eta, saio irekia, 20:00etan. Jaiegunean, uztailaren 25ean, Geels izeneko rock melodikoaren emanaldia egongo da arratsaldeko 19:30etik aurrera. Larunbatean berriz, Dj Javi Hidalgoren eskutik “Carnaval para bailar” emanaldia egongo da, hau ere 19:30ean. Azkenik, asteburuari amaiera emateko, DuoBrasco taldearen eskutik kontzertua egongo da eguerdiko 13:30ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide