Abuztuaren 3an egingo dute euskal preso eta iheslarien aldeko mobilizazioa, Orioko hondartzan

Julene Sorarrain 2025ko uzt. 23a, 08:00

Euskal presoen aldeko mobilizazio bat, Orioko zubian. (Guka)

Behin betiko txanpa etxera lelopean, 11 hondartzatan egingo dute presoen eskubideen aldeko aldarria Etxeratek eta Sare Herritarrak, tartean Oriokoan. Gipuzkoan beste bi mobilizazio bakarrik egingo dituzte, Donostiako Ondarretan eta Debako Santiagon, hain zuzen ere.

Urtero bezala, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioak deitu ditu Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak. Sare Herritarrarekin batera antolatu dute ekintza, eta guztira euskal kostaldeko 11 hondartzatan mobilizatuko dira abuztuaren 3an, igandearekin.

Orion izango da hitzorduetako bat, 12:00etan, autopistako zubi azpitik hasita. Ordu berean egingo dituzte mobilizazioak gainontzeko herrietan ere, Behin betiko txanpa etxera lelopean: Gipuzkoan Donostiako Ondarretan eta Debako Santiagon izango dira; eta Bizkaian, berriz, Bakion, Ean, Lagan, Laidan, Lekeition, Mundakan, Muskiz-Zierbenan eta Ondarrun.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide