Beste urte batez, iritsi dira Saharako haurrak

Ekaitz Etxabe

Saharako haurrak, ostegun eguerdian, hartuko dituzten familiekin. (Ekaitz Etxabe)

Iaz bezala, aurten ere Saharako lau haur iritsi dira Zarautzera, Saharautz elkartearen bitartez. Ostegun eguerdian atera zuten talde argazkia, eta ordutik haur horietako bat Orioko familia batekin da. Bi haur Zarautzen gelditu dira, eta laugarrena, Getarian.

Ostegun eguerdian iritsi ziren 10 eta 11 urteko Saharako haurrak Zarautzera. Guztira lau haur dira Saharautz elkartearen bitartez ekarri dituztenak; bi Zarautzera, bat Oriora eta beste bat Getariara, pasa den urtean bezalaxe. Oporrak Bakean programaren bidez bideratu ditu Saharautz elkarteak haur sahararrak uda igaroko duten familietara. Ez da programa honetan parte hartzen duten lehen aldia, pasa den urtean ere, lau haur hauek etorri baitziren.

Berez, ekainaren 30ean iristekoak ziren, baina arazo burokratikoak tarteko, ostegunean iritsi ziren azkenean. Beraz, ohi baino denbora laburragoz egongo dira eskualdean; abuztuaren 27ra arte, hain zuzen ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide