Bi autoren arteko talka izan da Oriotik Zarautzera arteko errepidean

Onintza Lete Arrieta

Gaur arratsaldeko istripuaren ondorioz, auto ilarak Oriotik Zarautzerako errepidean. (Julene Sorarrain)

Ezbeharra 16:30 aldera gertatu da, eta talkaren ondorioz, bi pertsona eraman dituzte ospitalera. Zaurituen egoerari buruzko informaziorik ez du zabaldu oraingoz Ertzaintzak.

Bi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur arratsaldean, 16:30 aldera, Oriotik Zarautzera bidean, Zudugarairako aldaparen hasiera inguruan.

Ertzaintzak hedabide honi adierazi dionez, istripuaren ondorioz bi pertsona eraman dituzte zaurituta ospitalera, baina ez dute horien osasun egoerari buruzko daturik eman oraingoz.

Istripuak auto ilarak eragin ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide